Informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatzen den moduan Stop-Sextortsioa aplikazioa (eus.ikteskola.stopsextortsioa) eta sextortsioa.eus webgunearen jabetza jarraian aitortzen da:
Stop-Sextortsioa aplikazioa (hemendik aurrera "aplikazioa" ala "app-a" soilik) eta sextortsioa.eus (hemendik aurrera "webgunea" ala "web-a" soilik) webgunearen jabea Asociación para el fomento del uso saludable de las Tecnologías de la Información y la Comunicación EscuelaTIC - IKTeskola Elkartea (hemendik aurrera "IKTeskola Elkartea" soilik) da.
Legezko ohar honek webgune honetan sartzeko eta webgunea erabiltzeko arautzen dituen baldintza orokorrak jasotzen ditu.
Webgunearen erabilerak baldintza orokor hauek zehatz eta osotara onartzera behartzen du, erabiltzailea sartzen den momentuan argitaratua dagoen bertsioaren arabera eta webguneak eskeintzen dituen zerbitzu ezberdinek dituzten baldintza bereziak betetzeko kalterik gabe.
Webgunea eta App-a osatzen duten elementu guztiak, bai eta egitura, diseinua eta kodigoa ere, kontrakoa zehazten ez bada, IKTeskola Elkartearen titulartasunekoak dira, eta industria-jabetza eta jabetza intelektualaren arauez babestuak daude. Erakunde laguntzaileak bere logotipo eta markaren gain berez duten titulartasun osoari kalterik gabe ulertuz.
Webgunearen eta App-aren edo webgunearen eta app-aren edozein elementuren erreprodukzio, aldaketa, banaketa edo eta komunikazio publikorik ezin daiteke egin, aurrez aldetik IKTeskola Elkartearen baimen idatzia izan gabe.
Webgunearen eta App-aren erabiltzaileek honetan dagoen edukiaren erabilera pribatu eta pertsonala egin dezakete soilik.
Webgunea eta App-a edo eta webgunearen eta App-aren edozein elementuren erabilera, helburu komertzialarekin zein legez kontra jotzeko helburuarekin egina, guztiz debekaturi dago.
Hirugarren batzuek webgunearen eta app-aren edukiaren erabilerarekin eratorritakoagatik IKTeskola Elkarteak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko eta egokitzen diren zibil edo eta zigor-arloko akzio guztiak aurrera eraman ahal izango ditu baldin eta erabiltzaileak eskubide hauek urratzen baditu.
IKTeskola Elkarteak webgune honetan eta app-aren bitartez ez dela jasotzen inolako datu pertsonalik (abenduak 13ko, Datu Pertsonaletarako Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren definizioa jarraituz) ohartarazten du. Webgunean eta app-ean hartzen den beste edozein datu (bisitak edo sarrerak adib.) estatistikak izateko helburuarekin jasotzen dira eta ez daude identifikatu daiteken inorekin loturik.
Webgunea-k "cookie"-ak erabili ditzake, webgunearen eduki dinamikoaren funtzionamendurako eta erabiltzaileak bistaratzerik hoberena lortzeko beharrezkotzat jotzen badira.
Webgunean erabiltzen diren "cookie"-ak, beti ere, aldi baterako izaera dute eta erabiltzaileak saioa bukatzen duenean desagertuko dira. "Cookie"-ak ez dira erabiliko inola ere informazio pertsonalik jasotzeko.
Webgunearen eta App-aren prestazioak hobetzeko, IKTeskola Elkarteak bere kasa, edozein momentuan eta erabiltzaileari aldez aurretik jakinarazi gabe, aldi baterako webgunearen aurkezpena, ezarpena, zehaztapen teknikoak eta zerbitzuak aldatu, luzatu edo egonean uzteko eskubidea gordetzen du.
Erabiltzeko baldintza hauek eta beste baldintza bereziak edozein momentuan aldatzeko eskubidea gordetzen du baita ere.
Webgunean gure erabiltzaileentzako interesgarria izan daiteken hirugarren batzuek sortutako edukira iristeko estekak daude. IKTeskola Elkarteak edukietara iristeko estekak ematen du soilik eta inola ere ez da edukiaren erantzule ez eta haurrak nabigatzeko segurtasun-parametroen moldaketaz ere. IKTeskola Elkarteak ez du webgune hoietan azaldu daiteken edozein eduki, informazio edo zerbitzuengan inolako erantzukizunik bere gain hartzen, eta estekak informazio izaerarekin bakarrik sartzen ditu eta, edozein kasuan ere, eduki horren titularra den pertsona edo erakunde, edo eta eduki hori azaltzen duen webgunearen jabe eta IKTeskola Elkartearen arteko harremanik ez dute berekin ekartzen.
IKTeskola Elkarteak webgunean eta app-ean izan daitezken akats tipografiko, formal edo zenbaki akatsen gainean ez du erantzukizunik hartzen, ez eta bertan dagoen informazioaren zehaztasunarengan ere.
Webgune honetan aurkitu daiteken informazioa izaera orokorra du. Informazio sakon, zehatz eta eguneratua beharrez ez delarik eta helburu orientagarriarekin bakarrik ematen delarik, informazioaren eta haren erabilera eta erabileraren ondorioen gaineko erantzukizuna expresuki ukatzen da. Jazarpen, bullying, mehatxu, estafa edo eta beste arrisku edo delituarekin harremana duen edozein gertaeraren aurrean, gai hauetan espezializaturik dagoen profesional kalifikatuen edo Estatuko segurtasun-indarren aholkularitzara jotzea gomendatzen da.