Stop Sextortsioa

Sextortsioa emakumeek jasaten duten sexu ziber-indarkeria ohikoenetako bat da. Sextortsioa, biktima jarrera erotiko, pornografikoan edo sexu-harremanetan agertzen den irudiak argitaratu edo bidaltzearen mehatxupean egindako xantai delitua izendatzeko sortutako terminoa da. Xantaiaren edo estortsioaren artean ñabardurarik egin gabe, irudi intimoak dira, eta gaizkileak mehatxu egiten du hirugarren batzuen eskuetan jartzeko, mugikorren bidez zabaltzeko edo sarera igotzeko, eskatutakoa betetzen ez bada.

“Stop Sextortsioa” proiektu ludiko-hezitzaile bat da, hezkuntza eta familia esparrura zuzendua; PantallasAmigas ekimenak sortutako "Ane_16, sextortsio eta sexu indarkeri istorio bat" bideo-animazioan oinarritutako sextortsio-egoera bat modu interaktiboan islatzen duen bideojokoa. Bere helburua da sexu-ziberindarkeria mota hau eta delitu honen atzean dauden estrategiak eta dinamikak identifikatzen eta ikusarazten laguntzea, sexortsioaren ondorioei buruz sentsibilizatzea eta horrelako xantaiak geldiarazteko eta salatzeko erantzun eta ekintza egokiak zeintzuk diren ezagutaraztea, lekuko gisa baita.

IKTeskolak, PantallasAmigas ekimenaren eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen laguntzaz sortutako eta garatutako proiektua da.